Zuzendariari

Angel Figueroari

Antzuola.
2013ko martxoaren 22a
00:00
Entzun
Zure heriotzaren berri izan nuenetik egun batzuk pasatu dira, eta oroitzapenak datozkit burura: kartzelako nire lehen gripea izan nuenean ezer eskatu gabe nola etorri zinen laranja zuku batekin eta zure irribarre eder horrekin; kartzelaria nola sutan jartzen zenuen lasaitasun osoz, «tranquilícese, señor carcelero» esaten zenion bitartean; nolako duintasuna erakutsi izan zenuen beti.

Benetakoa zinen, Angel, benetako militantea, benetako ameslaria, benetako laguna… Eta benetakoa zinelako kartzela sistemak begitan hartu eta zure aurka direnak eta ez direnak egin zituen, apurtu arte eta orain espetxe politika horren ondorioz, etxean preso eta gaixo zeundela hil zara.

Lerro hauen bidez barkamenak eskatu nahi dizkizut, azken urte hauetan zuk nahi bezain gertu ez naizelako eta ez garelako egon. 800 kilometrora zeundenean hilero joaten ginen zugana, eta azken urteetan 80 kilometrora egonda, urtean bizpahiru aldiz egoteko nahikoa lan. Lehengoan Herrira-ko kide batek zioen: «Maite ditugulako, hor egongo gara eurak askatu arte»… Ados, baina ez ditzagun ahaztu etxean preso daudenak edo askatu berri daudenak. Askotan gurebehar handiagoa dute eta egon gaitezen beraiengandik gertu.

Zu ezagututa, ziur ez zarela geldirik egongo, Hugo Chavezekin ikusten zaitut mundua konpondu nahian. Eman muxu bana aitari eta aitona-amonei. Ezagutzen utzi ez dizuten herri txiki honetan ez zaitugu ahaztuko. Ohore bat izan da zu ezagutzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.