ZUZENDARIARI

Angel Erro, Larramendi, Lakarra, Jatorria

Euskeraren Jatorria.
2019ko uztailaren 10a
00:00
Entzun
Larunbateko BERRIAn Angel Errok Manuel Larramendiren bi proposamen etimologikoekin hasi zuen zutabea, berau barregarri uzteko. Harrigarria da euskaldun batek espainolzale amorratuenek Larramendiren aurka botatzen zituzten kritika berdinak errepikatzea. Beltz batek zuri baten antzera beltzei buruz gaizki hitz egitea bezalakoa da.

Erro jaunak segur aski ez du jakingo haren gramatika eta hiztegiari esker ondorengo mendeetan askok euskera ikertu eta zabaldu zutela, edo Euskal Herria subjektu politiko gisa lehenengo aldarrikapena egin zuenez gure nazionalismo modernoan arrastoa utzi zuela. Ez du jakingo Hernaniko olak porrotetik salbatu zituela eta euren arduradun emakume bat jarri zuela... orain dela 260 urte! Ondoren, Joseba Lakarraren aipamena dakar, aurkeztu duen hiztegi etimologikoa ordea oso egokia dela ikusaraziz. Erro jaunak aukera ere bazuen Lakarraren hanka sartzeren bat aipatzeko, adibidez, Iruña-Veleian Miscart agertzen den lekuan Descartes jartzen duela esaten duela etengabe. Edo iberierazko zenbakiak, hau da, ban (1), bi-bin (2), irur-kilu (3), laur (4), borste-bors (5)... euskerarekin ez daudela lotuta diola bere «aintzineuskeraren teoriarekin bat ez datorrelako».

Azkenik, Euskeraren Jatorrian jarritako ikertzaile baten proposamen bat ere barregarri utzi nahi du («psikotropikoa»). Badirudi Errok EHUko Filologiatik kanpo ez duela ezer irakurri, adibidez, Oppenhaimer genetistak frogatu duela mendebaldeko Europa hemendik populatu zela; Vennemannek diola euskal hidronimoak Europan barrena erabat zabalduta daudela; Imanol Agirrek ondorioztatu zuela euskera eta Siberiako ket hizkuntza lotuta zeudela eta biak ama hizkuntzaren fase zaharragokoak zirela; edota ikerltzaile askok esaten dutela hainbat erritu (sanjoanak besteak beste) kristau aurrekoak direla eta beraz euren izenak oso zaharrak izan daitezkeela... Izan ere, euskaldunok ama hizkuntzatik hurbilago dagokeen euskeraz mintzo garenez, proposamen etimologikoak egiteko, atzo goizekoa den latinak beste eskubide dugula.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.