ETBn eguraldia aurkezten duen Andoni Aizpuru jaunari: bejondeizula! Bazen garaia norbaitek aztertu eta aldatzen saiatzeko. Orain arte axola handirik gabe, gaztelaniazko Dana hori dela eta, behin eta berriz euskaraz ere berdin erabiltzeak ez ote digun belarrian minik ematen? Goidi adiera ederki ekarria dagoela iruditzen zait. Zer konpondu badaukagu gure hizkuntzaren erabileran, gainetik bestea nagusitzen denean, axola gabe jokatzeko askotan.
Esaten hasita, lotsa handirik gabe bati baino gehiagori gogorarazi beharko diogu deskarbonizazioa gure hizkuntzaren zati ote den? Ez ote daukagu hori nola ordezkatu gure hizkuntzan? Adibidez Ikatz baztertze. Azken finean, txapel batekin bi buru estaltzea zaila izan da beti.