Zuzendariari

Amorrua, inpotentzia, elkartasuna…

Tarragona.
2014ko urtarrilaren 11
00:00
Entzun
Bagenekien estatuaren jarrera zein izango zen. Garai batean, su-etena eskatzen zuen, baina ETAk su-etena iragarri eta bi aldeak bildutakoan, bere konpromisoen arrastorik ere ez. Gerora, borroka armatuaren bukaera eskatu zuen, baina ETAk bere armak isildutakoan, hori ere ez da nahikoa, antza. Orain, ETA desegiteko sutsuki eskatzen du, baina, ikusiak ikusita, berriro ere herri honen hitza isilarazten ahaleginduko da.

Operazio honek, zerbait erakusten badu, espainiar gobernuaren egonezina da. Bere immobilismoa justifikatzeko arrazoi nagusia gain behera etorri zaionean, bere interesentzako mehatxu izan daitekeen ororen aurka oldartu da. Irailean Herrira-ren aurka jo zuen, eta orain, presoek izendaturiko bitartekariak izan dira jomuga. Noiz eta hainbestetan eskatu izan zaien urratsa egin dutenean presoek. Argi dago honekin hain eroso sentitzen zen iraganeko egoerara itzuli nahi duela.

Gaur, bere ahalegina antzua izango dela erakusteko aukera ederra daukagu. Guztion artean olatu erraldoi bat sorraraziz, itsasoa gora datorrela ikusarazi behar diogu piztiari. Laster berak ere urratsak egiten hastea beste aukerarik ez du izango, itsaso horretan itota bukatu nahi ez badu behintzat.

Bilbon tanta asko bilduko dira, eta hainbat arrazoirengatik bertaratzerik ez dugunok ere, Bilbokoaren berri izatean, gure tantatxoa isuriko dugu, emoziozko negar malko gisa. Gauden lekuan gaudela, itsaso horren zipriztinak gurekin eramango ditugu, bere eragina Euskal Herritik harago zabalduz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.