ZUZENDARIARI

Amiantoak hil egiten du

Tolosa.
2015eko azaroaren 7a
00:00
Entzun
Oraindik jende askok ez daki zein arriskutsua den amiantoa. Lantegietan hainbeste urtetan horrekin lana eginda, informaziorik eta prebentzio neurririk gabe, arnastu den hauts horrek pleurako minbizia eragiten du, gaur gaurkoz, sendaezina. Orain debekatuta badago ere, eraikin askok badute, baina ez dago identifikatuta, eta ez da ikertzen nola prebenitu, edo lehen sintomak nola antzeman edo nola sendatu minbizi mota hau. Eskatzen diot gobernuari lagun dezan identifikatzen non dagoen eta minbizi mota hau sendatzeko ikerketa zentruei diruz laguntzeko. Change.org helbidean jarri dugu eskaera hori egiteko bidea. Ez dena normala da hainbeste zientzialarik eta ikerlarik langabeziarengatik atzerrira joan behar izatea, eta hemen jendea hiltzen egotea ez dagoelako ikertzeko dirurik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.