ZUZENDARIARI

Amarruak

Miren Albisu.
2023ko martxoaren 4a
00:00
Entzun
Giorgio Nardone psikoterapeutak amarru batzuk definitzen ditu, adibidez «etsaia ganbarara igoarazi eta gero eskailerak kendu». Amarru askoren oinarria da, non gure etsaiari lekuren batean sar dadin eskaintzen diogun eta, sartzean, ez diogun irteten uzten. Arrantzan eta ehizan asko erabiltzen den amarrua da. Argi gera bedi aplikazio asko dituela manipulazio eta sedukzio erretorikan.

Gure hirian hau asko gertatzen den irudipena daukat, agintariek amarru hau erabiltzen dute. Hiritarrak iritzi konkretu baterantz eramaten gaituzte, eta hor gaudela, erabakitzeko aukera gabe uzten gaituzte. Hiri honetan harrapatuta uzten gaituzten erabakiak hartzen ari dira, eta hori da beraien lana antza, amarru onenak eta sotilenak bilatzea, eta ez gure bizi kalitatea hobetzea, ezta gizaki bezala hobetzea ere.

Hiriak amarruei gustua hartu die, eta, Koldo Mitxelena Kulturgunearen konponketa gogoan hartuta, beste amarru bat datorkit burura: ongi dabiltzan prozesu eta sistemak konpontzea okurritu zaio askotan gure udalari, hau da, behar ez diren aldaketak egitea, edo amarruen hizkuntzan «puskatuta ez dagoena konpontzea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.