Trenaren Alde plataformako kidea

Altsasuko alkate Javier Ollori

Asier Oleaga Mateo
2023ko azaroaren 19a
05:00
Entzun

Sakana Trenaren Alde plataformak, Javier Ollori, Altsasuko alkateari, Sakanatik igaro nahi den AHT abiadura handiko trenaren inguruan egindako adierazpenei erantzun nahi die. Behin baino gehiagotan Altsasuk geltoki bat izatearen ideia planteatu izan du alkateak, nahiz eta faltsukeria dela jakin izan. Hala Ezkio nola Gasteizko alternatiben diseinua definitua du, non helburua bi hiriak lotzea den, besterik ez. Non planteatzen du ba Ollo jaunak geltokia? Urbasa magalean, zuhaitzen artean? Hortik baita ibilbidea.

AHTak eragina izango duen herrien iritzia kontuan hartu behar zela ere azaldu izan du Ollo jaunak. Ez al da nahikoa, Altsasuk izan ezik, azpiegitura honi bailarako udalerri guztiek emandako ezezkoa? Edozein kasutan, ez duzu Altsasuko jendartea kontsultatu auzi honen inguruan. Hortaz, altsasuarrei honen inguruan galdetzea eskatzen dizugu eta, noski, emaitza onartzea.

Ollo jauna, benetan altsasuarren interesen alde jokatu nahi baduzu, eta ez soilik zurean, alternatiba babestera gonbidatzen zaitugu(tren mota guztientzako trenbide sarearen egokitzapena eta hobekuntza planteatzen du). Eta martxan jarri nahi den proiektua ukatzera; herriaren isolamendua, ingurumenaren hondamendia eta egungo tren azpiegituren hondatzea besterik ez baitu ekarriko.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.