ZUZENDARIARI

Alderatze txiki bat

2022ko maiatzaren 24a
00:00
Entzun
Azken urteotan, gure hiri eta herrietan bidegorriak eta paseoak egitearen aldeko apustua egiten ari dira, mugikortasun iraunkorrean saiakera serioa egin ahal izateko. Horren adibide ugari ditugu, batzuk Eibartik oso hurbil, eta gure udalak, agian, kontuan hartu beharko lituzke.

Irakurri dugu Bilboko itsasadarraren eskuinaldea 6,5 kilometroko bulebar bihurtu nahi dutela, hiriburuko erdigunetik Ereagako hondartzaraino. Unai Rementeria ahaldun nagusiaren hitzetan, espazio berde handiak dituen oinezkoentzako eta bizikletentzako pasealekua: «Metropoli-eremuko mugikortasunaren iraultza fisiko eta emozionala ekarriko duen obra da».

Eibarren ere pasealeku eta bidegorri bat egin nahi da. Horra konparazio txiki bat:

Bilbo-Getxoko eta Eibarko lanak, biak aurtengo uztailean hastea aurreikusi dute. Lehenak 6,5 kilometro ditu, eta bigarrenak kilometro bat. Bien aurrekontua, bera da: 20 milioi euro. Bilbo-Getxon bizilagunentzako afekziorik ez dago; Eibarkoan, ugari. Lehenak Bilbo-Erandio-Leioa-Getxo lotura egingo du; bigarrenak, Eibarko bariantea bakarrik. Sarbideak, Bilbo-Getxon kalearen alturan egongo dira; Eibarren, hiru igogailu eta eskailerak, sei pisuko altura.

Baina aurrekontuarena da deigarria: Bilbo-Getxon, kilometroko 3,1 milioi euro; Eibarren, kilometroa 20 milioi euroan. Rementeria jauna, zatoz Eibarrera. Gurea bai mugikortasunaren benetako iraultza fisiko eta emozionala, ez Bilbon egingo dena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.