Berriz ere: emakumez, gizonez, neskaz eta mutilez osatuta dagoen Jaizkibel konpainia Ertzaintzak erasotua izan da, zergatik?
Alarde matxistaren aldeko ume moko batzuek Jaizkibel konpainiari bidea itxi, eta, hala ere, gu babestu beharrean jipoitu egin gintuzten.
Tartean umeak zeudela esaten zutenentzat denetatik egon zen; hanketan porrazoak, estomakan ukabilkadak, bere ume kaldereroa negarrez besotan zuen aitari lepotik itxeki zion ertzain batek. Horretara etortzen dira? Ez daitezela etorri, geure burua defendatzen ondo baitakigu, eta, noiz arte jarraitu behar dugu hau aguantatzen?
Noiz arte, legea hautsiz, aurpegiak gorde eta iraintzen utzi behar diegu matxista horiei? Horiek ez al dute legea bete behar? Noiz arte ibili behar dute emakume matxista axolagabe horiek gazteei burua jaten? Noiz arte utziko du EAJko alkate «demokrata» honek Hondarribiaren izena zikintzen eta barregarri uzten?
Iloba kalderero zuen amona bezala jasan nuen larritasun berbera opa dizuet gauzak horrela jarrai dezaten ahalegina egiten ari zareten guztiei; nik jasandako izu eta ikara berbera opa diet zuen gazte eta kalderero txikiei ere.
Beraiek ez dutela errurik?Geureak ere ez, baina, ederki sufritu zuten.
Azkenik, Barne sailburu berriari, emakumea bera, galdetu nahi nioke: zein da egun horretan gertatutakoa gerta ez zedin eta gertatzen utzi zuen agintariari jarri behar diozun zigorra?
Zuzendariari
Alardea eta beldurra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu