ZUZENDARIARI

Aktak euskaraz

Arratia.
2016ko uztailaren 23a
00:00
Entzun
Espainiak udal lege berria errekurritzeko asmoa du, udalek Gobernu Zibilera aktak euskara hutsean bidaltzeko aukerarik izan ez dezaten eta euskaraz lan egiteko aukera errotik ezabatzeko. Noiz edo noiz eskertu behar zaie haientzat hizkuntz koofizialtasuna zertan datzan hain argi erakutsi izana: dena gazteleraz egitea, eta nahi izanez gero, batzuetan, euskara apaingarri moduan jartzea, alboan.

Erantzuna elkartasunetik etorri beharko litzateke, udal guztiek Gobernu Zibilera aktak euskara hutsean bidalita eta ez soilik Uemakoek. Eta, bestalde, oraindik udal askotan eta alderdi abertzaleak egonda, egiten diren gaztelera hutsezko aktarik ez onartu. Une ona da 40 urte hauetan lortu ez duguna lortzeko. Hori da modu bakarra, katalanekin egitera ausartu ez direna, gurekin egin ez dezaten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.