Nazio Askapen prozesuaren euskarazko praktika da berme bakarra Euskal Herri euskalduna ziurtatzeko. Hala genion Herri Batasunaren 1994ko Aholkularitzako Topaketetan.
Azkeneko azterketen arabera, euskararen normalizazioan geldotze zantzuak sumatzen dira, eta galtze joeraren abiapuntu batean egon gaitezke. Aurrera ez egitea atzera egitea da.
Elebitasun sozial orekatu, egonkor eta iraunkorra erakusteko adibiderik ez da munduan.
Estatu espantsionisten elebitasun kolonizatzailea gainditzeko, abian jarri dugu euskarari lehentasuna emateko politika.
Horren adibide dira Gipuzkoako Aldundiaren erabakiak eta, beste hiru alderdirekin batera, EH Bilduren hauteskunde programa.
Horregatik ezker abertzaleko kide askok ez dugu ulertu Arnaldo Otegiren liburua aurrenik erdaraz ateratzea. Akats bat izan da.
Oinarrizko faktore politikoak eta soziolinguistikoak daude, hizkuntza politika aldatzeko. «Euskal eleaniztunez osatutako Euskal Herri euskalduna berrezatzearen» alde urrats kualitatiboak egiteko.
Ezker abertzale osoak aurrera egin behar dugu, euskara prozesuaren erdigunean jartzeko. Egungo sistema kapitalistaren gizagabetasuna ezabatzeko proiektu alternatiboa eraikiz, euskaratik eta euskaraz.
Zuzendariari
Akatsak zuzenduz aurrera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu