Denok argi izan genuen, Rubialesen irudiak ikusi genituenean JenniHermosori oldartzen; gure erreakzioak erraietakoak, gogaikarriak, altuak eta argiak ziren.
Gustukoak izaten ez diren erreakzioak, «feminista gaiztoenak», halakoen atzetik datozenak: «Ai, neskak, nola hartzen duzuen guztia, ezin da ezer egin edo esan, gizajoa, alabak ditu-eta!».
Emakume gisa izan genuen erreakzioa zorrotza izan zen, ez genuen zalantzarik izan, eta ez genuen bertsiorik entzun behar. Telebistari itsatsita geratu ginen, eta, zalantzarik gabe, bagenekien zer zen hura. Ez zen senide arteko musutxo bat, ez zen onartua, ez zen lankideen artekoa. Gauzei bere izenez deitzen hasi behar zaie: sexu-erasoa zen hura, botere-abusua, eta, ziurrenik, icebergaren punta.
Ezagunak egin zitzaizkigun mementoan zutik zurrun geratze hori eta minutu batzuk geroagoko bakearen alde agur maria bat hori ere.
Jakin genuen, halaber, gauzak atseden hartzen duenean, orduan ulertzen duzula, are gehiago ezagutzen duzula eta min ematen duela.
Rubiales zera da, lankide hori, ezkerrekoa, militantea edo kausa solidarioren bateko aktibista, besarkada bat ematen dizunean eskua zure ipurdian edo ia ipurdian jartzen duena, sistemaz.
Rubiales, eta hura txalotzen zuen jauntxo talde hori guztia, zera da, nagusi edo lankide hori, espazio txikietan gehiegi hurbiltzen zaizuna, edo zure atzetik pasatzen denean gerritik inolako beharrik gabe heltzen zaituena. Zure aitaren edo amaren lagun horrek beti begiratu izan dizu arraro. Gizonen kaspa hori da hondartza batzuetan topless ez egitearen arrazoia, edo beti bularretakoa jartzearen arrazoia, haien begirada uherrek sentiarazten diguten deserosotasunagatik. Klaseren batera joateari utzi zenion irakaslea da, edo dendaren batean kontsumitzeari utzi zenion dendaria.
Denok argi izan dugu, Jenni, denok egon garelako hor noizbait. Oso larria da.
Oso larria da, baina hemen gaude, feminista txarrak elkarri eskutik helduta egongo gara beti. Ez dira pasatuko.
Hara, amaitu zaizue pagotxa, kabroi halakoak.
ZUZENDARIARI
Akabo pagotxa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu