ZUZENDARIARI

'Aitzol herrira orain'

Errenteria.
2015eko ekainaren 16a
00:00
Entzun
Gure gogoa da Aitzol Gogorza errenteriarra preso politikoa eta gaixo larria: herrira orain.

Sufrimenduaren denbora eten nahi dugu. Mendekuaren denbora eten nahi dugu. Kalkulu politiko ziztrinaren denbora eten nahi dugu. Eten egin nahi dugu, bizitzaren denbora erein nahi dugulako.

Gure gogoa. Gurea, Errenterian bizi garen 38.000 pertsona guztiena. Hauteskundeetan, inork ez du Aitzolek preso jarraitzearen aldeko hitz bat ere esan. Aitzitik, legea gordetzeko garrantzia aipatzen baduzu, Aitzol herrira orain legezkoa da; bakea aipatzen baduzu, Aitzol herrira orain bakea lantzea da; elkarbizitza aipatzen baduzu,Aitzol herrira orain elkarbizitzaren egikaritzea da; giza eskubideak aipatzen badituzu, Aitzol herrira orain esaten ari zara; zure bide politikoak «pertsona helburu» badu, Aitzol herrira orain da zure helburua; biktimen errekonozimenduaren alde bazaude, Aitzol herrira orain-aren alde zaude; etxe kaleratzeen aurka bazaude, Aitzol herrira orain da etxe duina izateko bidea; osasungintza unibertsalaren alde bazaude, Aitzol herrira orain da horretarako botikarik hoberena eta merkeena; seme-alabak badituzu, Aitzol herrira orain da horien gurasoentzat bizitzeko esperantza sakonena; herri libre batean bizi nahi baduzu, Aitzol herrira orain ezinbestekoa da; zure zeure bihotz berotasuna zaindu nahi baduzu, Aitzol herrira orain horren arragoa da. Herriko festak, madalenak, mundialak izatea nahi baduzu, Aitzol herrira orain gabe ez dira mundialak izango.

Gure gogoak, 38.000 errenteriarren gogoak ahal du kartzelaren harresiak desegin eta Aitzol herrira orain ekarri. Kartzelako harresiak badu izena: mendekuaren politika eta kalkulu politiko ziztrina. Mendeku horren eta kalkulu zeken horren aurka herritarren gogoak indar handiagoa du.

Horregatik, Aitzol herrira orain gure geroa orainaldi bihurtzea da. Eta jakitun izan behar dugu hori egin ezean geroa gazia izango zaigula.

Ekainaren 27an esango dugu: gaur gatoz giza katea egitera, gatibu duten Aitzol herrira orain gure esku dagoela aldarrikatzera, eta «Kaixo Aitzol» kantatzera: haurrak eta gazteak, helduak eta aitona-amonak denok batera eraikiko dugu herri zoriontsuago bat. Musikarekin, dantzarekin eta, muinaren muinean, gure gogoarekin. Esan didate 500 pertsona aski direla giza katea egiteko. Esan didate gure herria, Errenteria-Orereta, bihozberagoa dela, eta herritarren gogoak mila edo bi mila herritar inguru bilduko dituela. Sanjoanetako gau gorriari jarraituko dio Aitzol askatuaren goiz garbiak. Eta zuk, gutun hau honaino irakurri edo entzun duzun horrek, zer diozu?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.