Igandeko egunkarian azaltzen da elkarrizketa Aitor Estebanekin, eta, bukaera aldean, erreferentziabatzuk egiten ditu AHTari buruz. Hala esaten du: «Azpiegitura bat jartzen ez baduzu, ez duzu ekonomia osasuntsu bat lortzen… Ez da bidaiarientzat bakarrik, salgaientzako ere bada… Gure portuek eta asko dute esateko…».
Gezurretanari da Aitor Esteban. Lehenengo, ez dagoelako abiadura handiko trenik, salgaiakeramaten dituenik, eta beraiek badakite; dakigunez, azpiegitura hori bukatzean tren txu-txu bat bihurtuko da. Zeren, bigarrenik, AHTak ez baitu konexiorik ez Espainiarekin ez Europarekin.
Egia da salgaiak garraiatzeko trena zoragarria dela, bideen zabalera modifikatuz zuzentzen den arazoa, baina orduan ez da abiadura handikoa.
Donostiako metroa egin beharrean,aukera hobea zatekeen bideak banatzea, Hendaiatik Bilbora eta abar. Eta hori egiteko eskuduntza badugu.
ZUZENDARIARI
Aitor Esteban eta AHTa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu