ZUZENDARIARI

AHTa, Nafarroako txu-txu trena

Iruñea.
2015eko apirilaren 9a
00:00
Entzun
Azkenaldi honetan hainbat adituk esan eta idatzitakoaren ostean, Euskal Y-a egitearen argudioak bata bestearen segidan ari dira etortzen: Europarekiko konexioa (2032 arte gauzatuko ez dena, eta hortik aurrera, seguraski, ere ez, Franzia Abiadura Handiko Trenaren egitasmo osoa auzitan jartzen ari delako bidegarritasun ekonomikoaren faltagatik); abiadura konpetitiboa (abiadura handitik izena baino ez du izanen, autobusen parekoak izanen baitira hiriburuen arteko konexio denborak); errentagarritasun ekonomikoa (mundu osoan hiru baino ez direlako errentagarriak; estatu espainolean, berriz, bakar bat bera ere ez da); eragin sozioekonomiko positiboak (ez baitu ezta zerbitzuen sektorean ere, eta hiri txikietan negatiboak izatera heldu daitezkeelako makrohirien mesedetan); merkantzien garraioa (gero eta aditu gehiagok zalantzan jartzen dute)...

Nafarroako AHTaren kasua are arrazoigabeagoa da. Shakespearek behin hauxe idatzi zuen: «Nafarroak munduaren miresmena jasoko du». Eta ezta gutxiagorako. Izan ere, 65 kilometro eskaxeko AHT bat egin nahi izatea ez baita ahuntzaren gauerdiko eztula. Beti esan izan da, munduan AHTak martxan jarri direla distantzia luzera dauden populazio fluxu handiko megahiriak konektatu ahal izateko. Horren arabera, Nafarroako kasuak txotxolokeriaren Guinness marka zeharo gaindituko luke. Izan ere, AHT ñimiño horrek 65 kilometro baino ez lituzke izanen, eta, hurrenez hurren, 177 eta 4.120 biztanle dituzten Arrizabalaga (Campanas) eta Castejon «megamakrohiriak» lotuko lituzkeelako.

Frantziako auto-lasterketa zirkuitu handiuste eta Navarra Arena erakustazoka arrandiatsuaren ondoren, jaun-andreok, zailetan zailena aurkezten dizuegu: munduko Txu-Txu Tren garestiena eta beldurgarriena, izugarrikerien trena. Sanz-guijuela jaunak odolez diseinatua, Yoli andere txit izugarriak erratza kolpez zuzendua, Robertikoren hezurdurak astindua, eta azkenaldi honetan trenera igo nahi duen Uxue Trenes prestidigitadoreak xaxatua.

Den-dena ikusita zeneukala uste bazenuen ere, Nafarroako Txu-txu AHTa aurkeztuko dizuegu datorren larunbatean, hilaren 11n; Iruñeko Sarasate pasealekutik abiatuko da, 12:30ean.

Hamaika ikusteko jaioak garelako, etorri gurekin gozatzera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.