Artzainen artean jakinekoa da nolako abantaila izaten duen ahari motzak. Ahari motza adarrik gabekoa izaten da —horrelakoak ere badaude, ardi adardunak dauden moduan—. Ahari adardunak, artaldea beretzat bakarrik gorde nahian, beste ahari adardunekin borrokatzeko joera izaten du. Abagune hori baliatzen du ahari motzak arkara dauden ardiak aharitzeko.
Hori gertatuko ote zaio Espainiari? Euskal Herria eta Espainia beren adar armatuekin topeka dabiltzan bitartean, Kataluniako ahari motzak aharituko ote ditu ardiak? Nazio berria jaioko ote da artalde zaharretik hurrengo udaberrian?
Zuzendariari
Ahari motzarena
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu