ZUZENDARIARI

Agur Pedro Urtsuari

Iruñea.
2015eko azaroaren 4a
00:00
Entzun
Politago da orain Iruñeko Mendillorriko Bigarren Hezkuntzako Institutua, zalantzarik ez. Baloreetan oinarritutako irakaskuntza aldarrikatzen omen dugu guztiok; ados, baina, zeintzuk balio? Zorionez, guztiok ditugu nahiko barneratuta, teorian bada ere, hainbat jarrera ezegokirekin izan beharreko «tolerantzia zero» hori. Zergatik ez, ordea, zorigaiztoko pertsonaia edo jarrera hori etxean bertan dugunean, matxista, bortxatzailea, herrien zanpatzailea edota konkistatzailea izan?

Honetan, zortzi urte joanda, unea ailegatu da Pedro Urtsua zorigaiztokoari agur esateko. Etxekoa izateak (Arizkun, Baztan, 1526) ez baititu arintzen Ameriketako herrien aurka izandako sarraskia eta gehiegikeria guztiak. Pozik izango ditugu pantzeak, muzoak, tayronak eta zimarroiak (beltz menderakaitz haiek), Mendillorriko ikastetxeak lagundu egin baitie 500 urte eta gero irekita darraien zauria sendatzen. Aurrerantzean, Mendillorri ikastetxeak ez du Urtsua izenik izanen. Noizko Arrotxapeako kaleek? Noiz esango diegu agur Pedro Urtsua, Armendariz erregeordea, Rodrigo Ximenez de Rada eta Tiburcio de Redin horiei guztiei?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.