ZUZENDARIARI

Afrika, ahaztua beti

2023ko irailaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Marokon hondamendi handia eragin du lurrikarak, 3.000 lagun baino gehiago hil dira. Eta, egun gutxira, beste hondamendi bat izan da handik oso gertu, Libian. Daniel zikloiaren ondorioz gutxienez 6.800 lagun hil dira, Derna hirian gehienak. Eta desagertuak, beste milaka batzuk, asko, hala Marokon nola Libian. Horrek ekarri du kontinente ahaztua gure egunkarietako lerroburuetara eta albistegietara. Afrikako egunerokotasuna, baina, hobeto islatzen du egun hauetan izan den beste gertakari batek: Lampedusako irlara egun bakarrean 5.000 migratzaile iritsi berri dira, Afrikatik ihesi, ez lurrikara eta ez zikloi, egunerokoa zaielako hilgarri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.