ZUZENDARIARI

AEBetako tradizioaz

2023ko ekainaren 13a
00:00
Entzun
Euskal Telebistan ikusten nengoen dokumental bat, eta erraten zuten bertako euskaldunek partidu errepublikanoari ematen ziotela botoa, errepublikanoek erraten zutelako ganaderian dagoela Estatu Batuetako muin patriotikoa, eta euskaldunak joaten ziren hara artzain batez ere.

Gero hor daude bakeroen pelikulak, nekazari armatuenak batez ere.

Baina tradizio humanoak ez dira perfektuak, ez dute unibertsaltasuna ukitzen ere. Eta hobegarriak dira; baita Estatu Batuetakoak ere. Beraz, edozeinek armak libre edukitzea tradizio gaiztoa da, egia da, gaiztoa. Eta aldatu beharko litzateke hori. Behintzat unibertsaltasunera bagoaz, perfekziora. Eta hobetzeak ez du erran nahi tradizio bat traizionatua izan dela, tradiziorik onena erroreak korrejitzea baita.

Batek galdetu diezadake unibertsaltasuna irits ezina dela, eta nik halakoari erraten diot gakoa figura historiko batean dagoela: Jesus Jauna. Beraz, tradizioak hobegarriak dira gure historian, denon hoberako dira arregluak. Helburua ezagutza unibertsala da, ez dagoena kosmos honetan. Zeruetako Erreinua da, herrialde askorekin, ez omen dagoena urruti guregandik. Baina ikusezina da. Hor gizateria banatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.