Zuzendariari

Aditzekin olgetan

Bilbo.
2013ko urriaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Behin baino gehiagotan esaten da euskarak aisian ez duela lekurik. Gaztetxoek erderara jotzen dutela ikasgelatik irten bezain pronto zioen arestian Arrue txostenak. Eskolan berbalapiko, jolas-orduan hitz gutxiko.

Irakatsi eta ikasi, ikasgelako hitz nagusi, erraz ateratzen zaizkigu ezpainetatik: «ikasi dut» eta «irakatsi didate». Seguru eta tinko. Baina, kontrara, dantzatu edo jolastu esatera ausartzen garenean, komeriak. Dudatsu eta ezbaiko. Dantzatu naiz…, dantzatu dut…, jolastu naiz, jolastu dut… Solasa herren, jolasa eten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.