Laranjaz margotutako eguna iratzarri zuten iragan igandeko eguzki-izpiek. Desobedientzia eta jarrera oldarkorraren laranja kolorea presente egon zen Iruñerrian; inoiz baino indartsuago agertu zitzaigun. Jendetza zegoen, era guztietako lagunak. Aniztasun horrek xede bera zeukan: desobedientzia, herri babesa, elkartasuna irudikatzen zuen herri harresia eraikitzea, alegia. Luis Goñi gure taldekidearen egoera etsigarria salatzeko elkartu ginen.
Igandekoa ez zen egun pozgarria izan, aireak zekarren zurrunbiloak Goofy ikusteko azken aldia zela xuxurlatzen baitzigun. Sarasate pasealekura heldu ginen. Plaza beteta zegoen, eta, ohikoa den moduan, amaierako ekitaldia egiteko baimenik ez zegoela jakitean, Nabarreriara joan ginen. Iturrira hurbildu ahala, sentsazio atsegina sentitu genuen. Luis zen, beti bezain irribarretsu. Harengana hurbildu ginen, indarberritzeko besarkada handi bat emateko eta bertaratu ezin izan zutenen aldetik goraintziak emateko.
Goofyrekin solasean geundela, La Unica rugby taldeari egindako ekarpenak gogora ekarri zizkigun. Beti geure taldearekiko eta kirol honekiko maitasuna erakusten zigun. Dena ematen zuen mutila da; adorez jokatzen zuen, geuregan motibazioa piztuz. Aurkariak emandako kolpe gogorrenak ere jasaten zituen, eta, oraingoan, bere militantziaren ondorioz jasotako kolpe latza indartsu jasango duelakoan nago. Gure indarra zurea izan dadila. Taldea zurekin dago! Errugbian eta La Unica rugby taldean behar zaitugulako, adiorik ez! Gero arte!
Zuzendariari
Adiorik, ez. Gero arte!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu