Egun gogorrak izaten ari dira egoitzetan bizi direnentzat. Zaintza eskasa, mediku arreta txarra, bakartzea, heriotza dramatikoak, bakardadea… Haserre gaude, hori ez delako saihetsezina. Prentsan irakurri genuen adinekoen egoitzetan inbertitzea modan zegoela, funts frantsesak, eta baita Real Madrileko presidentea ere, bertan inbertitzen ari zirela. Hala ere, ez dugu jakin konpainia horiek edo Florentino Perez bera GKE batekoak direnik: etekin handiko irabaziak soilik bilatzen dituzte.
Negozioa izan dadin, gastuak murriztea ezinbestekoa da. Negozioa eta ongizatea ez datoz bat askotan; eskaintza pribatua eta publikoa ere ez. Batek sistematikoki adinekoen beharren gainetik negozioa bilatzen du; besteak, publikoak, kalitatezko zerbitzua eskaintzeko baldintzak betetzen ditu. Negozioa lortzeko elikaduran, berogailuan, osasun edo psikologia alorretan, eta noski, pertsonalean murriztu behar da.
Azkenaldian egoitzetan izaten ari diren heriotza eta kutsatze kopuru handien berri izan dugu, eta inork ez du gertatzen ari denaren ardura hartzen. Ezinbestekoa da egoera aztertzea, egoitzetan izaten diren akatsak eta gabeziak zuzendu daitezen.
Adinekoen egoitzen zerbitzuak administrazioaren esku egon behar du, eta honek ez ditu milioitako negozioak finantzatu behar. Euro bat ere ez egoitza pribatuei! Adinekoen ongizatea ezin da inbertsio funtsen interesen arabera egon.
Adinekoen egoitzen zerbitzu on bat eman dadin, bete beharreko arauak ezagutzen ditugu. Ahaztu behar ditugu egoitza erraldoiak, atal txikietan antolatzeko, arreta eta pertsonen arteko harremanak bultzatuz, egoitzen zerbitzua gizatiartuz. Gaian adituak hiriguneetatik gertu egotearen aldekoak dira, erabiltzaileak bizi izan diren tokietatik paseatu eta ibil daitezen.
Zizur Txikian eskaintzen digutenak ez du ezer ikusterik jarraibide hauekin. Eraikitzen ari dira 167 tokiko eraikin erraldoia, desertu batean, bi Zizurretatik urrun.
Nafarroako Gobernuari kalitatezko egoitzak nahi ditugula esan nahi diogu, Adinekoak asko borrokatu garela eta ez dugula amore emango. Ez dugu onartuko diru publikotik zentimo bat ere egoitza pribatuetara joatea, ezta egoitza berria toki horretan eta modu berean mantentzea ere.
ZUZENDARIARI
Adinekoen egoitza Zizur Txikian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu