ZUZENDARIARI

Adin txikikoak zaintzeko ordaindutako baimena

Eneritz Allue Perez
2020ko irailaren 3a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Uriarte andereari:

Abuztua bukatzen ari da eta hurrengo ikasturtea prestatzeko momentua iritsi da. Honezkero prest izaten ditugu arropetan izenak jartzeko pegatinak, galtzerdiak edo koaderno berriak. Baina, aurten, garrantzitsuen falta zaigu: gure seme-alabak eskoletan seguru eta baldintza egokietan egongo ote diren jakitea. Ez da kezka makala. Nahiago genuke jertsea galtzea edozein senide baino.

Martxotik ditugu seme-alabak etxean eta hezkuntza komunitate garen neurrian gure kezkak adierazi ditugu orduz geroztik behin eta berriro. Gu jabetu gara berandu dela, baina ohituta gaude, halaxe egiten dute umeek. Ez da ezer aurpegiratzeko ordua: konponbideak nahi ditugu eta eskua luzatu nahi dugu horretarako, baina presazkoa da honezkero.

Horregatik, PETRA Amatasun Feministak eskola itzulerako neurri seguru eta bidezkoak hartzea eskatzen dio Gobernuari, haurtzaroaren behar fisiko zein emozionalak kontuan hartuko dituzten neurriak, familien eta irakasleen eskaerak aintzat hartuta. Zenbait autonomia erkidegotan, gelan koronabirusa izatearen susmoa duen kasuren bat detektatuz gero, umeak berrogeialdia etxean igarotzera bidaliko dituztela adierazi dute. Beste batzuetan, klaseak erdipresentzialak izango direla jakinarazi dute. Ez dakigu zein egoerari egin beharko diogun aurre.

Familiak izango gara berriz ere adin txikikoen eskolako lanen ardura hartuko dutenak eta adin txikiko horiei laguntzen egongo beharko dutenak ikasgelen itxiera suertatuz gero, hori osoa edo partziala izanda ere; berrogeialdien kasuan, presaz egin beharko da, gainera. Eta oraindik ere ez daukagu baliabiderik. Lanpostuak arriskuan jarri edo gehiago pobretu beharko dugu familiok (eszedentziak, jardunen murrizketak edo lan uzteak direla eta), beraz, zaintzen pisua berriro ere emakumeak osorik hartzera behartuta egon ez gaitezen, hurrengoa proposatzen dugu:

Berehalakoan Estatuak legez arautu dezala ordaindutako baimen unibertsala amek edo aitek umeak zaindu ahal izateko: soldatapeko langileek, era autonomoan lan egiten dutenek, etxeko langileek, eta abarrek. Seme-alabak berrogeialdian dauzkatenean, irakaskuntza erregimen erdipresentzialari heldu behar izanez gero, edota COVID-19aren ondorioz eskolatzean suerta litekeen edozein gertakari dela-eta, adin txikikoak eskolara modu presentzialean bertaratzeko aukera ez daukatenean. Konfinamenduan zehar, amak izan gara zaintzen parterik handiena gure gain hartu dugunak, lan prekaritateagatiko egoeran kaltetuenak izan garenak, eta ez dugu nahi administrazioen neurririk eza gure gain hartu nahi berriro. Era berean, ez dugu nahi arrisku egoeran dauden pertsonek (aitona-amonek) beren gain hartzea gure gabezien ondorioak, ezta lan egoera prekarioagoan dauden beste emakumeek (eguneko zaintzaileak, etxe-langileak, eta abar) osasuna arriskuan jarriz.

Beraz, mesedez, Uriarte anderea, Hezkuntza saila, Eusko Jaurlaritza, eta erakunde publikoen kudeaketa egokitu zaizuen agintariok, faborez, emaizkiguzue tresnak gure seme alabak babesik gabe gera ez daitezen eta gure senideen osasuna arriskuan ez jartzeko.

Kezkatuta gaude eta babes gabe, baina zuen laguntzarekin ez da hain zaila izango.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.