ZUZENDARIARI

Adierazpen askatasunaren aldeko ikurrak

Bilbo.
2019ko maiatzaren 15a
00:00
Entzun
Adierazpen-askatasunaren atzetik ez dago bakarrik eskubide orokor bat, baizik eta demokrazia bera dago sartuta eztabaidaren erdian. Horregatik, iritzi publikoan batzuk ikur asko erabiltzen dituzte benetako demokraziaren alde daudela erakusteko, bereziki hauteskunde kanpainan. Hala eta guztiz ere, gizarte aurreratu batean inklusioak ezin du bazterketara eraman. Horretarako, ikur batzuk erabiltzen dira esklusioaren alde eta horien aurrean harresi demokratiko berri bat eraiki behar dugu.

Adierazpen askatasuna funtsezko eskubide bat izan behar da demokrazia batean. Azken urteotan, mozal legea-ren ezarpena ikusita, adierazpen askatasuna ez dabil bere unerik onenean. Aldi berean, hauteskunde kanpaina honetan tirabira batzuk egon dira alderdiek antolatu dituzten ekitaldiekin. Gainera, komunikabide batzuk presio izugarriak jasaten ari dira.

Eskubide hori babesteko, Euskal Herriari dagokionez, ikur batzuk ugari erabiltzen dira, hau da, Altsasu, Errenteria eta hiriburuak ustiatuegi daudela uste dut. Altsasu herria alderdi eskuindarrentzat ikur bihurtu da. Komunikabide batzuk herriaren izena erabiltzen saiatu dira askatasunaren falta dagoela salatzeko. Errenteria herria ere erabiltzen saiatzen dira sarritan, famili guztietako biktimak elkarlanean hasi direlako. Horren aurrean, antifaxista sareak adierazpen askatasunaren eskubidea berriro mahai gainean jarri du.

Vox alderdiak askatasunaren ikurra erabiltzen du irabazita dauden eskubide batzuen kontra borrokatzeko. Alderdikide horiek askatasunaren aldeko eskaera beste eskubide batzuk zapaltzeko erabiltzen dituzte. Erabat ondo ikusten da memoria historikoaren tratamendua ikusterakoan. Voxek zein zenbait komunikabidek erabiltzen dute gai hau sekulakoak esateko.

Horregatik diot, iritzietan eta politikan adierazpen-askatasuna babestuta egon behar den arren, agente batzuek ezin dutela eskubide hori erabili gorrotoa bultzatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.