ZUZENDARIARI

Adierazpen askatasuna

Maria Luisa Sanchez, Andoni Rodriguez, Joseba Alvarez, Urko Seisdedos eta Loren Roca.
2022ko abenduaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Mozal Legeari Ez! Mozal hiriari Ez! Ia zazpi urte ditu oraintxe bertan Madrilgo Kongresuko Lan Taldean indar politikoak eztabaidatzen ari diren Mozal Legeak, PPk bideratua izan zenak, eta urteotako datuek argi eta garbi erakutsi dute eskubide sozial, zibil eta politikoei frenoa jartzeko nolako tresna errepresibo garrantzitsua eta indartsua den Estatu espainolarentzat zein botere ekonomikoentzat.

Gauzak horrela, behean izenpetzen dugun eragile sozial, sindikal eta politikook Madrilgo Kongresuan parte hartzen duten euskal indar politikoei dei egiten diegu, Lan Erreforman egin zuten moduan, Mozal Legearen bozketan ere ez diezaiotela inolako babesik eman lege horren indargabetzea ez den ezein proposameni, baldin eta legearen benetako eraldaketa ez badakar behintzat.

Hori aldarrikatzeko, Satorralaia, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Gure Esku, Bizilagunekin, Bilgune Feminista, Bake Ekintza Antimilitarista, Erraustegiaren Aurkako Mugimendua, Alde Zaharreko Gazte Asanblada, Ernai, ELA, LAB, Steeilas, ESK, EH Bildu, Sortu, Equo Gipuzkoa, Podemos, Tabernarien Plataforma eta Piztu Donostiak datorren abenduaren 15ean, 19:00etan, Donostiako Bulebarrean antolatutako protestaldian parte hartzeko dei egiten diegu herritarrei, eskubide sozial, zibil eta politikoak baitaude jokoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.