Zuzendariari

Abuztuak 15: askatasunaren eguna

Fermin Galparsoro.
Orreagako kidea.
2012ko abuztuaren 7a
00:00
Entzun
«Zabaldu lagunen artean, ea talde eder bat elkartzen garen» izenburupean, ekitaldi baterako gonbidapen elektroniko bat jaso berri dut.

Ekitaldiko iragarkian irakurri dudanez, Orreaga taldekoek abuztuaren 15ean, 12:30ean jarri dute ordua, Pasai Donibaneko Pietatean.

«Askatasunaren eguna: gure estatua behar dugu. Independentzia da demokraziaren abiapuntua» dioen leloa aukeratu dute.

Munduko nazio guztiek ospatzen dituzte jai nazionalak. Nazio bakoitzak, bere historian bizitako momentu garrantzitsuak gogoratzea, baibaitakite herritarren naziotasunasustatzeko bitarteko garrantzitsua dela.

Gure herriak, ospatu ez dakit, baina eduki, badauzka jai nazionalak; ez, ordea, berak erabakitakoak. Estrategia politikoarekin gertatzen den bezala, zureak ez dituzunean, etsaiarenaz «komulgatu» behar.

Baieztapen hori, jai nazional propioak behar ditugula, alegia, erabili dute antolatzaileek abuztuaren 15ean askatasunaren eguna ospatzeko, orain dela 1.234 urte gure arbasoek herri aske izateko erabakia hartu zuten eguna gogora ekarriz.

778. urteko egun hartan, gure arbasoek urte batzuk geroago Nafar estatua sortzeko aukera emango zuen garaipen militarra erdietsi zuten Orreagan.

Baina ekitaldiaren leloa irakurrita, Orreagako kideek ekitaldi folkloriko bat ospatzetik haratago joan nahi dutela ikus daiteke: «Askatasunaren eguna: gure estatua behar dugu. Independentzia da demokraziaren abiapuntua».

Zertaz ari zaren jakinez gero,hamar hitzetan gauza asko esan daitezke.

Ez dira geure herriaren historian ospatuak izateko moduko momentu asko, mende askotako zapalkuntza pairatzen baikabiltza.

Beraz, eta askatasuna berreskuratzen dugun egunaren zain, abuztuaren 15a gure herriaren behin-behineko jai nazional gisa ospatu beharko dugu, noizbait geure arbasoak estatu propio bat eraikitzeko gai izan zirela gogoratuz, eta etorkizunean guk, gure seme-alaba edo bilobek benetako askatasun egun bat ospatzeko aukera izango dugun esperantzaz.

Zabaldu lagunen artean, ea talde eder bat elkartzen garen!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.