Zuzendariari

Abuztu erdialdeko kronikatxoa

Donostia.
2012ko abuztuaren 22a
00:00
Entzun
Julian Assange, Zumaiako neskak, Eduardo Txillida, Illarra, Marilynjaia, Josu Uribetxebarria, Baxar Al-Assad, Oinatz Bengoetxea, Donostiako piratak, Fernando Llorente…

Gehiago izan zitezkeen, baina hortxe guztion ahotan egon diren eta dauden izenak. Horietako batez, Josu Uribetxebarria Bolinagaz, asko ari da hitz egiten, eta herritar askoren bihotzetan presente dago. Hedabide askok, ordea, arrasatearraren muturreko egoeraz hitz egin baino nahiago dute beste faktore batzuei garrantzia eman: dela zenbat hilabete pasako dituen bizirik, dela zer neurri hartuko diren Bilboko jaien hasieran Gernikako Batzordearen bilkuraren deitzaileen aurka…

Gaia larriegia da huskeriatan aritzeko. Berria ez izanagatik ere, guztiz mingarria da hainbat hedabideren trataera faltsu eta interesatua.

Hasieran jende ospetsua aipatu dut. Bukatzeko, gose greban dauden izenik gabeko 13 lagunen aldeko aldarria egin nahi nuke. Horiek familia, festak, lagunak, oporrak utzi dituzte euskal preso politikoekin egiten ari direna salatzeko, musutruk. Zer esanik ez frantziar eta espainiar presondegietan protestan —gehienak gose-greban— ari diren 541 euskal herritarrez.

Egunak aurrera doaz, eta ikusiko da zer gertatuko den, baina agian desobedientzia zibilaren ariketa izan liteke oso hurbil ditugun hedabideen kontsumoari uztea, edota arduradunei kargu hartzea. Lluis Llachek kantuan dioena amaitzeko: Que tinguem sort. Merezi baitugu, eta arrazoia gurea baita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.