ZUZENDARIARI

Abusuzko prezioa etxeko galdara aztertzeagatik

2023ko urtarrilaren 18a
00:00
Entzun
Teknikari bat etorri da gure etxera gas-galdararen azterketa egitera, eta ordu erdi eskasean amaitu du lana. Langileak galdara barruko burdinazko xaflan pilatutako hautsa kendu du, eta azterketa egin ondoren, dena ondo zegoen. Guztira 116,16 euro ordaindu behar izan dugu 25 minutuko azterketarengatik. Nire etxetik atera, eta auzoko beste lagun baten etxera joan da, eta gauza bera gertatu zaio. Nire kalkuluen arabera, modu honetan errazki egunean hamar azterketa inguru egin ditzake langile honek, eta hileko hogei lanegun etan 200 azterketa. Beraz, 200 azterketa bider 116,16 euro, hilean 23.232 euro irabaz dezake zeregin honetan aritzen den enpresa homologatu batek, langile bakar batekin. Ez al da eskandalagarria?

Gizartean abusu gehienak araututa omen daude. Esate baterako, eskoletako jangeletan, catering enpresa homologatuei izugarrizko isuna jarri zitzaien prezioak adosteagatik. Noiz arautuko dituzte etxeko galdararen azterketagatik enpresek ezarritako abusuzko prezio libreak? Izan ere, Kontsumitzaileen Bulegoan esan didatenez, halaxe omen dira enpresa hauen salneurriak: prezio «libreak». Bezeroak gara, ordea, abusu honetatik libre ez garenok! Galdararen azterketa soilik enpresa homologatuek egin dezaketelako.

Nori dagokio prezio hauek arautzea eta kontrolatzea? Udalari? Eusko Jaurlaritzari? Mesedez, lehenbailehen neurriak har ditzatela. Suminduta dagoen bezero bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.