Zuzendariari

Abortuaz eta beste

2012ko urriaren 5a
00:00
Entzun
Ideologia bat gizarte aurrean biluzarazteko, izan ditzakeen ondorio suntsitzaileak azaleratzea ezinbesteko baldintza da. Bestalde, zaila da aldi berean argudio hori erabiltzeaz batera konpromiso bat ezkutatzen dela uste ez izatea. Abortuaren auzian, adibidez, aurka agertzen diren herritar zein erakundeen argudioak gizartean onartuak direla uste izan da, ordainetan herritarrek abortua egiteko eskubidea egoeraren larritasunaren menpe dagoela onartu dutelarik (bortxaketa, txirotasuna…).

Begi bistakoa da atsekabeak, traumak, bekatu-zorrak eta besterik adierazten ez duten iritziak eztabaidatik kanpo gelditu direla eta abortuak erantzukizun osoz hartu beharreko erabaki zail baten irudia hartu duela herritarren irudimenean. Gaiaren inguruan sor daitezkeen sentimendu ezberdinak artikulatu, eta errespetuan oinarritutako parametroetan artatzeko gai izan behar gara. Izan ere, zaurgarritasun sozialean, gehiegikerietan, gaixotasunetan eta era horretako faktoreetan itotzen da eztabaida maizegi; ondorioz, emakumeek beren gorputzaren inguruan erabakitzeko eskubide osoa daukatela behin eta berriz ahazten da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.