ZUZENDARIARI

Abiadura handiko trena Eibarren?

Eibar
2021eko abenduaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Eusko Jaurlaritzak Euskadiren susperraldirako programa —Next Euskadi— aurkeztu zuenetik hainbat gauza idatzi eta esan dira. Gaurko honetan, Eibarri buruz bertan agertzen dena komentatu nahi dut.

Zer jartzen du? Ba, hauxe:

Estaziño-Azitain arteko trenbidea estaliz eta alboko ezpondak jarriz gero, trenak abiadura handiagoa hartuko zuela. Zer? Nola demontre? Trenbidea estali kilometro batean eta trena azkarragoa joango da?

Horrez gain, trenbidea estaltzeak trenen maiztasuna erraztuko lukeela. Hau ere bai?

Ez da, ez, hemen amaitzen marabilla hau. Trenbidea estaliz gero, estruktura honek inguruari eta hiri egiturei koherentzia emango ziola esaten zaigu. Trenak maizago eta azkarrago pasatzen badira, bertan bizi garenok, orduan eta zarata handiagoa eta zarata gehiago jasan beharko genuke. Eibartar batzuen etxebizitzak zuzenean kaltetzea inguruarekiko koherentzia ematea al da? Bai horixe!

Hau da Europan Euskadi Next programa barruan Eibarri buruz aurkeztu dena mugikortasun jasangarriaren atalean. Burugabekeria honen aurrean Eibarko Udalak ez al dauka ezer esateko? Europan txundituta lagako ditugu horrelako proiektuekin.

Estaziño-Azitain arteko trenbidea estaliz kilometro batean, herri egiturak koherentzia hartuko luke, trena azkarrago joango litzateke eta honen maiztasuna erraztu. To!!!

Uste dut hiru puntu horiek komentario askotarako ematen dutela, komentario barregarriak; eta, gainera, gauzak nola egiten ari diren azaltzen digute.

AHT Eibarren gelditu!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.