Erreinu tamalgarri honetako jopuok kolorezko elastiko eta pantailekin hainbeste hunkitu ordez, lan-erreformak penaltiz sartzen dizkigutenean gehiago berotuko bagina eta alproja gizatxarren aurkako borrokan behingoz bataila sozial eta politiko batzuk irabaziko bagenitu, erreinu barruko nazioek nor bere kasa ibili nahi izatea hain asunto dramatikoa ez izatea ere lortuko genuke agian epe ertainean.
Aberria, besteak beste, gaztetxeetan, emakume taldeetan, langabetuen asanbladetan, euskaltegietan eta gure azken basoetan ikusten duen honek uste du mirari horiek posible ez diren bitartean ere nola edo hala Espainiako erreinutik hanka egiten saiatzea mereziko lukeela. Behintzat, kanpo injerentzia gutxiagorekin borrokatu ahal izango ginateke etxeko alproja gizatxarren aurka.