Zuzendariari

498 mila milioi euroko oparitxoa

2012ko urtarrilaren 26a
00:00
Entzun
Gero eta herritar gehiagok ondorioztatzen du europar estatuko krisi ekonomikoak diru gabezia edota inbertsioentzako baliabide urriekin baino gehiagorekin duela zerikusia.

Europan, banketxeei laguntza eskaintzeko prest agertutako eskuineko gobernu berberek maileguak eman eta inbertsioak egitearen aurka agertzen dira aldi berean, arazoa finantza merkatuak berak konponduko dielakoan. Hortan datza estatuek bere burua finantzatzeko duten zailtasuna, eta, horregatik ere, europar estatuek ezin dute Europako Banku Zentraletik mailegu merkerik lortu. Ondorioz, banketxeek estatuei emandako maileguen errenta altuek eragindako presiotik ihes egiteko aukerak deuseztatzen dira gainera.

Beraz, abenduan EBZk banketxeei 498 mila milioi euro %1ko errenta baxuan banatzeko erabakiaren atzean asmo maltzurrak ezkutatzen dira. EBZren eskuzabaltasunari esker, banketxe pribatu erraldoiak debaldeko errenta-irabaziak eskuratzeko aukerez baliatzen ari dira. Zera esan nahi du horrek: batetik, estatuek berfinantzatzeko aukera izaten jarraituko dute; baina errenta altu horiek ordaintzeko egin beharreko ahalegin neketsuen erruz, «murrizketak» eta «sakrifizioa» ez dira politikarien ahotik luzaroan desagertuko. Bestetik, erabakiak banketxeei irabazi ezin oparoagoak izateko aukerak eskaintzen dizkie. Horrela, krisiaren atzaparretan erori diren herritar zein enpresei lagundu beharrean, hura sortu duten banketxeei laguntza eskaintzen dihardute etengabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.