Zuzendariari

41. mahaiko epaileak Lakuako burokraziari

Bittor Trebiño.
2011ko abuztuaren 2a
00:00
Entzun
Hezkuntzako Oposaketak pasa direnean, prozesuan zehar ezagutzen ezditudan epaimahaiko lankide horiekin iritzi hauetaz eta beste batzuetazlasai hitz egiteko gogoa izan arrenaukera izan ez nuelako, bizi izandako hainbat gertaera publiko egitea erabaki dut.

Hirurogei urteren bueltan dabilen honek, hogeita bost urtetik gora irakaskuntzan daramatzanak, aurten lehenbiziko aldiz oposaketetara aurkeztea erabaki nuen. Horretarako, urte hasieran izena eman, eta aurkeztu ahal izateko betebehar guztiak ondo beteta neuzkala pentsatuz, oposaketan parte hartuko zuten onartuen artean nengoela ikusita, hola, hala, gaiak prestatzeari ekin nion, ilusioz.

Oposaketara aurkeztu eta gero, bestalde, urratsak bide malkartsutik joan direla onartu beharrean nago. Alde batetik, oposaketan parte hartzeko aukera ematen zidaten bazekitenean gainditu ezinak bihurtuko zitzaizkidala, guzti honetaz niri ezer azaldu gabe. Hau da, egin beharreko hiru frogatik bi froga egiteko aukera eman zidaten; eta horrela burutu nituen bi froga horiek.

Hirugarrena egin behar nuenean, baina, hantxe bertan, Unitate Didaktikoa defenditzeko aukera ez nuela izango esan zidaten. On line bidalitako eskaeran, unitate baten defentsa egingo nuela sakatu beharrean, izandako hanka sartze bategatik, garatzearen aldeko aukera sakatu nuelako. Ondorioz, oposaketa gainditzeko behar zen gutxiengoa lortzea ezinezkoa suertatzen zitzaidan.

Hanka sartu izana onartuz batera, burokraziaren aurpegiarekin aurrez aurre topo egin behar. Beste edozein oposaketagileren aukera berberak izateko eskubidea ez ote zuten kontuan hartu behar, eskaeraren aurrean; Lakuara jotzeko, hauen baimenajaso behar nuela eta; hauek, berriz, epaimahaikoak zirela baimena eman behar zutenak, izan zen jaso nuen erantzuna oraindik prozesua abian zegoenean.

Sarritan gure lanbidean haurren konfiantza irabazten joateko lana egin beharra tokatzen zaigu. Batzuetan, umeek inguruan zer dagoen «ez ikusi» arren, autonomia eta zalantzen egoeretatik, autokontrola eta bere buruarekiko konfiantza izateko bidea egiten laguntzea da gure zeregina.

Zein eskola ari gara eraikitzen, onartzen ez denean konpondu litezkeen akatsak (ez pribilejioak). Zer daukate gaur egun Montessorik edo Decrolyk eskolari eskaintzeko, portaera eta izaera «ez normalak» bideratu, interes guneak sortu, eta ilusioa pizteko eskola komunitatean.

Oposaketak, berriz ere, beste batean izango baitira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.