Politologoa

27+27=54. Jada ziur gaude herritarrok ez dugula hori bozkatu

2024ko apirilaren 25a
05:00
Entzun

Ziur gaude hori ez dela euskaldunen herria behingoz euskalduntzeko bidea? Ez dela Ertzaintza euskalduntzeko bidea?

Ziur gaude kolaborazio horrek ez duela Euskal Herri osoa ekonomia sozialaren bidean ipintzen lagunduko? Ziur gaude kolaborazio horrek ezin ditzakeela lan harremanetan bide berriak landu eta ireki? Ziur gaude politikagintzan eredu berriei ezin diezazkiekeela elkarlan horrek ateak ireki? Ziur gaude elkarlan horrek ezin dizkiela euskaldunok bizi garen bi estatuei (espainiarrari gehienbat kasu honetan) proposamen eta ideia berriak proposatu naziotasunen aferan beraiek ere asma dezaten? Ziur gaude kolaborazio horrek ezin dituela elikadura burujabetzaren aldeko pausoak praktikan ipini?

Ziur bide berri horiek irekitzea ez dela erraza izango, ziur. Aldaketak (benetakoak direnean) ez baitira inoiz errazak izan, baina egungo politikak aldaketak eskatzen ditu, sakonak gainera. Eta, politikan aldaketa ez da lehendakaria edo politikari batzuk aldatzea ondoren politikan guztiak berdin jarrai dezan. Aldaketak arriskuak hartzea eskatzen du, eta, agian, oraingoa momentu egokia da arrisku horiek hartzeko eta politika eta eredu berriei ateak irekitzeko. Eta, agian, konfrontazioan oinarritutako politika eta eredu zaharkituak atzean uzteko unea iritsi da, eta politika berriak sortzekoa da egungo momentua.

Nik igandeko emaitzekin horixe ulertu nuen. Aldaketa ate joka dago, baina orain arteko politikak eta datorrenak finkatu beharko dituzte elkarlanean euskal politikaren oinarri berriak. Ez dezagun berriro helburu horretan akats egin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.