Zuzendariari

25ean Arantzazun, presoen eskubideen alde

2012ko martxoaren 13a
00:00
Entzun
Egoera berrian, presoen eskubideen eta konponketaren aldeko bulkada kolosala egiten denean, Kristau elkarteak Arantzazura gonbidatzen du Espetxe Sistema hau sufritzen duten guztien eskubideen errespetuaren alde. Ez dugu esperantza jarriko interes politikoek izendatu eta eragiten duten hierarkengan; bai, ostera, geu parte garen kristau kolektiboen kontzientziak eragin eta inplikatzekoan: Elkarte herritarrak, Parrokia komunitateak, Elizbarrutiak... Honetarako gizartean diren ekimenak ezagutu, aztertu eta gure talde-ekarpena zehaztuko ditugu: etorkinak, gazteak, emakumeak... Espetxe Sistema anker eta suntsitzaile hau biluztu eta eraldatu beharra dugu. Arantzazun izango gara, martxoaren 25ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.