Zoritxarreko 25 urte. Francok bakearen urteurren mozorrotuta 25 urteko sarraskia oparitu zigun. Azken egunotan prentsan Txernobyleko istripuaren 25. urteurrena gogoratu digu.
Konpasa hartu eta distantziak neurtu ditut. Euskal Herriaren hiriburutik, Iruñetik, hurbilago gaude Txernobylera Madriletik baino eta, Madriletik heldu zitzaigun legaltasunez mozorrotuta lege mafiosoaren kutsadura: 40.000 kutsatu eta, ez bagara erosotasunean etzaten, bestehorrenbeste izango gara laster.
Bermeotik ere, orain dela 25 urte, lege mafioso hori asmatu zutenen txakur amorratuek gazte bat eroan ziguten; aske geratu behar zuen egunean jakinarazi zioten beste hiru urte edukiko dutela bahituta. Edo nirekin edo nire kontra leloa darabilten inperialista buru-gaixoentzat, kontra egotea bost eguneko atxilotze-tortura eta 30 urteko bahiketarekin zigortuta dagoen delitu larria da.
Nahikoak espainiar exorzismoak barruan daroagun euskal abertzale-independentista deabrua gorputzetik kanporatu eta, EEko poli-miliek egin zuten erara, espainolak egin gaitzaten?
Orain arte ez duzue lortu, eta lortu ere ez duzue egingo. Independentziarako trenetik dagoeneko ikusten hasiak garelako frankismoaren tunel beltzean agertzen hasia den askatasun-argia.
Zuzendariari
25 urte madarikatu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu