Jon Arretxeren liburu berri honetan gaur egungo Bilboko San Frantzisko auzoa erretatatua ikus dezakegu, droga, sexu merkea eta miseria gorriaz gainezka. «Afrika txikia» deitutakoa da protagoisya zentzu jakin batean, oso ondo marraztua dagoen Toure gizon afrikarra pertsonaia nagusiaren paperean hezur-mamitua.
Umore berezi eta finarekin, Arretxek erakusten du auzo madarikatu horren barruko errealitate desatsegina. Aurreritziz haratago, gizaki askok nola bilatzen duten eguneroko bizimodua islatzen du.
Modu erakargarri batean aurkezten du, nolabait, pertsonen arteko maitasunak eta elkartasunak ia muga guztiak apur ditzaketela. Hori da, nire ustez, liburu honek duen irakaspenik zuzenena.
Alta, auzo horretan, ditugun datu guztien arabera, botere politikoak esperimentu berezia egiten du, nahi duenean hor bizi direnekin kontrol sozialerako frogak asmatuz eta beste une batzuetan errealitate gordina ikusiko ez balu bezala beste batera begiratuz. Pertsonaia baten hitzetan: «Gure agintariak oso eroso daude Bilboko zaborra hemen pilaturik dagoen bitartean. Noizean behin apur bat garbituko dute».
Zorionez, aurrera doalako prozesua, beste hizkuntzetan bezain duina, kalitate handiko beste eleberri beltz bat daukagu aurrean gozateko. Emaitza horretara heltzeko, idazleak frogatzen du erraztasun nahikoarekin garatzen duela prozesu sortzailea.
Zuzendariari
19 kamera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu