Gaur irakurri dut ingelesez agur esateko gutxienez ehun hitz edo esamolde daudela. Ez zait inoiz gustatu agur esatea. Ezusteko bat gertatu zen, planeatu gabeko zerbait, eta azkeneko astean ez nuen idazterik izan. Baina batek galdetu zidan: «Agur esan gabe alde egin behar duzu?». Eta orduan pentsatu nuen: irakurle batengatik bada ere, zerbait idatzi beharko dut. Hiru urteetan zehar, 148 asteetan nire hitzak irakurtzeko pazientzia hartu badu, hori behintzat merezi du.
Behin, beste batek esan zidan berak nabaritzen zuela zutabeak goizetan idazten banituen. «Noiz hobeto?»galdetu nion, artega. Nik gauez idazten dut eta ia beti, baina behin bainogehiagotan denborak irabazi zidaneta goizean jaiki behar izan nuenzutabea amaitzera. «Ezberdin»,erantzun zidan. Baina okerrago kutsuko ezberdin bat bezala ulertu nuen nik. Benetako zutabegileen ofizioakerrespetu handia ematen zidan, eta148 aste ondoren egindako saio apalaren ostean, guztiz mirestera iritsi naiz. Ez delako sormenarekin amaitzen; ez da iritzi bat osatzea nahikoa, ez da zure barnea biluztea nahikoa; beste aldean egunero-egunero norbaitzure hitz bakoitza kritikatzeko prest daukazula pentsatzea ez da sentsazio erosoena.
Ez naiz inoiz trebatu agurrak inprobisatzeko lanetan. Beraz, originaltasun gutxiko zerbait eginez amaituko dut: eskerrak emanez. Sentitzen dut, beraz , zerbait sofistikatuagoa espero bazenuen. Mila esker zuei, mila esker hor egon zaretenoi, mila esker iradokitako ideia guztiengatik, zure bizitzako istorioa kontatzeagatik, lorik egin ez genuen gau harengatik, krisialdietanni aguantatzeagatik, egindako kritikengatik, zutabea irakurri ostean bidaltzen zenizkidan mezuengatik, marrubizko garagardoengatik, telefono deiengatik,idatzi nuena ez zitzaizula gustatuesateagatik, hainbatetan lagun izango nuen abestia idazteagatik, postaelektronikoz astero jarraitzeagatik,telefono deiengatik, animoengatik, gomendatuko liburuengatik... Eta, aipamen bat egin ere behar, inspirazioaren bila egindako bidaietan nire ondoan izan ditudan Kunderari, Darrieussecqi, The Guardian-i, Wikipediari, British Libraryko isiltasunari, irratiari, Irati Jimenezi, Barbara Demicki, Pako Aristiri, Orwelli, Malcolm Gladwelli, BBCko nire lankideei… Eta, amaitzeko, mila esker Koldori eta Gurutzeri, nire ostegun gauak bereziak egiteagatiketa deserrian egonda ere hor egoteko aukera emateagatik.
Au revoir...
Zuzendariari
148
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu