Baztan

140 urte

Imanol Elgezabal-Garmendia
2025eko martxoaren 2a
05:00
Entzun

Gogoratzen naiz ikastolan Geografia ikasi genuenean Afrikako herrialdeen mugek harritzen gintuztela, zein lerro zuzen perfektuak! Eskuadra eta kartaboia erabiltzen ikasteko mapa paregabea! Kanada eta AEBen artekoa bezalakoa, bai, baina Afrikan, han, hainbeste herrialde eta jendarteren artean, berdin antzeko irudikatzen ditugun baina hain ezberdinak diren kulturen artean, ostras, zer ondo egokitu zituzten mugak. Lerro zuzenak. Ez hemen bezala, erreka, mendi, lepo edo antzeko orografiako elementuk erabili zituztela mugarriak ezarri eta herriak limitatzeko. Ez, han mugak ondo egin zituzten.

Ikastolan bertan, urte batzuk geroago ikasi genuen mugak ez zituztela beraiek ezarri (akaso salbuespenik badago). Mugak kanpotik ezarriak izan ziren, zehazki, Berlingo konferentzian, 1884ko azaroaren 16tik 1885eko otsailaren 26a bitartean burutu zen bilkura hartan.
Atzazaletan poeman galdegiten da ea zergatik ez dakartzagun efemerideetara jolas egitea beste derrigorrik ez genuen sasoietako egun haiek. Galdera luzatuz, efemerideak gogoratzen ditugunean, gehienetan gure historiako alde onak dakartzagu, eta akaso guk jasandako alde ilunak ikasgarri zaizkigun egoeretan: gerra zibilak... Zergatik ez dugu ekarri efemerideetara Berlingo konferentziaren 140. urteurrena? Izango ote da, akaso, oraindik ere bagabiltzalako gu besteren erabakiak hartzen gure intereserako?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.