Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Zubiri-zubiri

2014ko ekainaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Korro-jolasetan nola, milaka lagunen eskuekin txirikordatutako soka luzeak halaxe lotuko ditu gaur Iruña eta Durango. Zubiri-zubiri jolaseko letra datorkit burura. Esku luzatuen inoizko soka luzeenak jende askoren elkartasuna adierazten duelako; baita zubiri-zubiri errepikak zubigintza eta ertz desberdinen lotura irudikatzen duelako ere; baina, batez ere, han-hemen jasotako letretan agertzen diren aldaerek iradokitzen dutenarengatik. Zubiri-zubiri, nongo-nongoak gara gu?, galderaren erantzun batek gure historiaren garai zaharretara garamatza, «Frantziako erregearen seme-alaba» egiten baikaitu. Beste aldaera batek, estonagarria da, garai zaharrak eta laster datorrena lotzen ditu «errege jauna, Don Felipe» erantzunarekin. Gaurko sokak, ordea, kantu beraren hirugarren aldaera du aldarri: «etxeko jaunaren» edo «herriko jaunaren seme-alaba» egiten gaitu, erabakia etxean eta gure (jaun-andreon) esku dagoela dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.