Atximur bat bezalakoa da Natalia Ginzburg-en É stato cosí(Hala gertatu da) nobelaren hasiera: «Nik eskatu nion: Esadazu egia. Eta berak erantzun zidan: Zein egia?». Egia erregutu duena istorioaren narratzailea da; emakumezkoa. Gizonezko baten zain egon beste esperantzarik gabe bizi da; jaio zenetik daki, eta baita lehenagotik ere, sufritzera destinatu zutela, horixe duela mundualdian zori. Gizonezkoa da, aldiz, egia konkistatzeko aukerak zirtzildu dizkiona bere galderarekin.
Esadazu egia. Zein egia? Itxi da ziklo dramatikoa. Gizonak bi hitzetan mespretxatu dio eskaera: zuk ez duzu egiarik, ez dizut zure egia inauguratzen utziko. Niri dagokidanez, zure sentimendu eta pasioek ez dute tokirik nire egian, zure sufrimenduek ere ez begirunerik nire bizitzan. Ez zaitut nor ezer eskatzeko.
Ezein bidegabekeriaren biktimak eskatzen duenean egia, biktimagileak pronto dauka erantzuna: zein egia?, zuk ez duzu nik emandakoa beste egia propiorik.
HITZ BESTE
Zein da egia?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu