HITZ BESTE
Xuxurla
Juan Martin Elexpururen larunbateko artikuluaren haritik (Iruñaren alde) hona aitorpen bat: idatzi behar dudan guztietan Nafarroako hiriburuaren izena, katu bat sentitzen naiz eleen matazan endredatuta. Iruña ala Iruñea?, eta Googlen begiratu behar izaten dut. Ondorioa: nire senak naturaltzat daukana baztertu eta nire diziplinak arauari dion amen-amena nagusitzen da. Ez dut zipitzik esango berezik eta bereizik eragiten dizkidaten burukominen gainean, are gutxiago katu amorratu baten gisa jartzen nauen beste hainbat nahasgarri bihurriagoren inguruan. Hizkuntza artifizio bat da; halaxe hitzak ere. Iruña bezala Iruñea, baztertua bezala aukeratua. Baina hitzaldi bat entzuteko Iruñean elkartzeak eta segidako poteoa Iruñan egiteak badu eskizofrenia puntu bat. Egin dezagun, ordea, eltzerako on:hitzaldi osteko poteoan egindako ligeari galdetu ordez«Â¿en tu casa o en la mía?» beti dugu «Iruñan ala Iruñean, kariño?»xuxurlatzeko parada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu