martxelo otamendi
ZUZENDARIEN GALEUSCA

Ustekabea Eskoziatik

2023ko otsailaren 19a
00:00
Entzun
Eskoziatik etorri zaigu asteonalbiste harrigarria, inork espero ez zuena. Dimisioa eman zuen asteazkenean 2014az geroztik lehen ministro izandako Nicola Sturgeonek. Aurreko lehen ministroak ere, Alex Salmondek, dimisioa eman zuen, 2014ko urrian egin zuten independentziaren erreferenduma galdu zuelako.

Azken hilabeteotan egoera gorabeheratsuan egon da Sturgeon, trans legearen proposamen aurreratu batzuk SNP EskoziakoAlderdi Nazionalaren hainbat sektoretan asko kritikatu dituztelako, iazko azaroan Erresuma Batuko Auzitegi Gorenak ez ziolako bermatu erreferenduma egiteko eskubidea... Justiziaren ezezkoari hauteskunde plebiszitarioetara deituta erantzuteko asmoa adierazi zuen Sturgeonek; bere garaian, 2015. urtean, Artur Masek Katalunian egin zuen bezala.

Sturgeonen dimisioak mantsotu egingo du Eskoziako prozesua, eta horrekin batera duda handiak sortuko ditu herritar independentziazale askoren artean. 2014ko galdeketan %44k egin zuten independentziaren alde, inkestek aurreratu zutena baino gutxiago, eta geroztik Eskoziako Alderdi Nazionala erreferenduma egiteko une egokia ezin topaturik dabil. Jakitun dira Downing Streeteko maizterrek, ez oraingo Rishi Sunakek ez atzetik etorriko direnek, ez dutela errepikatuko 2014an lehen ministro zen David Cameronek «nire bizitzako hanka sartzerik handiena» bezala kalifikatu zuena. Alegia, Westminsterreko ganberak independentzia erreferenduma egiteko baimena eman zion Eskoziako Gobernuari.

Eskoziar askok, eta gure herrietako independentziazale askok ere bai, ulertu zuten Eskoziak irabazia zeukala erreferenduma egokien ikusten zuenean egiteko eskubidea. Ez da horrela. Era legalean egin nahi badute, berriro lortu beharko dute akordioa akordiorik nahi izango ez duen Londresekin.

Kataluniako alde bakarreko bidea ez zuten eskoziarrek oso gustukoa, logikoa da, adostua egiteko aukera eduki zutelako. Baina zer egingo dute Londresek 2014koa errepikatzeko aukera behin eta berriro ukatzen badie?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.