Vicent Partal.
Enbaxada bila

Teresa, 'Egin'-ekoa

2013ko abenduaren 1a
00:00
Entzun
Imajinatuko duzun moduan, zure herritik iristen zaizkigun albiste askoren artean, aste honetan alaitasun bereziz jaso dugu Teresa Toda aske utzi izana, Egin egunkariko zuzendariorde katalana, hain zuzen. Kordoban zegoen preso Toda, 18/98 makrosumario zital hari lotuta, zeina, hain justu, Egin-en eraso eta itxierarekin hasi zen, 1997an. Jabier Salutregi zuzendaria eta kazetako zuzendaritzako beste zenbait kide atxilotuta daude oraindik, eta horrek modu nabarmenean lausotzen du Teresarekiko sentitzen den poztasuna.

Zuri zeuri ez daukat azaldu beharrik zein lazgarria den egunkari bat ixtea. Egunkaria-ri buruz hitz eginez, askotan errepikatu didazu kazeta bat ixten dutenean zigorra batik bat irakurleek ordaintzen dutela.Egin-en kasuan, harridura izugarria da; izan ere, 2009an Espainiako Auzitegi Gorenak berak eragina kendu zion Garzonek agindutako itxiera hari —Garzonek erabili zuen teoria haren arabera, ezker abertzale guztia, are edozein abertzale, ETA bera da—.

Garzonek eginikoa gehiegikeria izan zela zehatz-mehatz frogatu zenetik lau urte eta erdi igaro eta gero, Teresak kartzela utzi ahal izan du, baina ezarri zizkioten sei urteak, den-denak bete ondoren utzi ahal izan du, eta lagunak eta kideak barruan utzita.

Euskal bake prozesuan, ebidentzia eztabaidaezina iruditzen zait estatuak erabateko gatibutzat hartzen dituela preso independentistak. Denak berdin-berdin, kontuan izan gabe tiroak jaurtitzen zituzten edo artikuluak idazten, zeina, bistan denez, ez baita gauza bera, eta ez baita berdin. Otegiren kasua, zeinarik gabe ez ginatekeen gauden lekuan egongo, argi askoa da, eta, ziur asko, eredugarria. Teresa Todarena eta Egin -eko jendearena, kazetaritzan sinisten dugunontzat eta komunikabide libre eta, batez ere, komunikabide deserosoetan sinistendugunontzat, bestelakoa da. Tristea, deitoragarria, bidegabea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.