Herenegungo teleberrian, Libiari buruzko informazioan, euskalduna zen handik albisteak ematen ari zen kazetaria; euskalduna, handik nola irtengo zain zegoen bisitari kezkatua; euskaldunak ziren Libiako desertuko dunetan beren fribolitate aberats berria paseatzen ari zirenak moto tzar garestietan…Eta imajinatu nuen egunotan ibiliko dela han telebistaz ikusiko ez dugun euskaldunik ere,gerraren usainaren gidatzen den horietakoa negozioak egiteko. Eta negozioen artean, armak saltzen ariko direnak prezio txit justuan, arma distiratsu eraginkorrak, euskaldunon lanaren galga argi uzten duten arma eredugarriak…
Atzo, berriz, sareak nire ustea baietsi zidan: Espainiako armen negozioak matxinada betean dauden lurralde horietan izandako mantxungaren berri ematen zuen albisteak. «Zer nolako pena ematen digun errepresioak, baina zein ondo saltzen dizkiegun armak», zioen tituluak.
Hitz beste
Saltzen, saltzen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu