Thomas Pynchonen Bleeding Egge nobelarekin (gaztelaniaz Al límite) ari nintzen entretenitzen. Laurogei urte hurbil ditu idazleak, logikak dio arazoak behar lituzkeela aurrerapen teknologikoen abiadurara ohitzeko, baina ematen du jaio zenetik zaizkiola familiarrak aukera teknologikoen tripak; askok baino hamaika aldiz zorrotzago aurreikusten du, behintzat, sareko estolderietan ezkuta daitekeen zaborra. Hartan, Panama kasuko lehen izenak ematen hasi da telebista. Pynchonek Sakonera deitzen die sareko diru estolderiei,«Sakonera ezagututakoan, ez duk begirik biltzen», dio pertsonaia batek. Sakoneta etorri zait niri gogora, garai batean gauez eta isiltasun osoan, begiluzeengandik urruti, kontrabandoa deskargatzen omen zuten tokia.
Almodovar-eta ez zebiltzan, ordea, kontrabandoari buruzko errodaje bat prestatzen Sakonetan, Errealeko jokalari batzuk ere ez zelai ondoko zanga sakonetara eroritako baloi baten bila.

HITZ BESTE
Sakoneta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu