Anjel Lertxundi.
Hitz beste

'Revival'

2012ko uztailaren 21a
00:00
Entzun
Atzean geratu dira sanferminak, atzean Caravinagrek I want you esaten zigun kartela ere: Tio Sam-ena egiten zuen kilikiaren burlak munduan izango den ikonorik aberkoiena biluzten zuen.

Nahita edo nahi gabe, krisiak biluztutako errealitate gordin bat islatzen zuen kartelak: garai latzenetan, autoritate moral handia behar izaten da I want you esateko, baina gidari falta du munduak, autoritate moralik gabeko agintariak dauzka mendebalak. Liderrik ez. Eta krisia toreatzea tokatu zaien politikariek, Espainian behintzat, ez dute nazioaren ona aipatzen, ez dira proklama aberkoiak egitera ausartzen. Oso patriotatzat dauzkate euren buruak, baina, aberatsenen alde jokatuta, ezin «denok batera» esan, nazioaren interes komuna aipatu, elkartasuna defendatu, diskurtso unitariorik egin.

Eta, ia oharkabean, garaion haizea hasita dago klase borroka kontzeptuaren eta praktikaren revival bat abian jarri eta kaleak harrotzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.