Vicent Partal.
Enbaxada bila

'Què volen aquesta gent'

2013ko urriaren 6a
00:00
Entzun
Nire herrialdean, Maria del Mar Boneten ahotsari lotu ohi diogu haserre politikoa, «Què volen aquesta gent?» (Zer nahi du jende honek?) baitio kantari; kanta zirragarria da, Rafael Guijarro eta Enrique Ruano ikasleei buruzkoa, poliziak «suizidiora behartu» baitzituen inolako zigorrik jaso gabe. Polizia errepresioaren kontrako ikur bihurtu zen, eta hala izan da frankismoaren ondorenean ere.

Horregatik, katalan askok halaxe erantzun dugu (Què volen aquesta gent?) Espainiak Herrira-ren kontra egindako polizia ekintzaren berri jakindakoan. Haserre, harri eta zur, aztoratzeke nekez irensteko moduko bideoak eta argazkiak ikusitakoan.

Hala ere, asmatzen erraza da zer nahi duten. Nire ustez, bake prozesua hautsi nahi dute, euskaldunen aldetikoa bakarrik izaki ez baitute inondik inora ere kontrolatzen. Nire ustez, Espainiako zati handi baten pasio makurrak biziberritu nahi zituzten, duela bost urtekoak bezalakoak diruditen irudiak oparituta.

Nire ustez, baina, lurraldea mugarritu nahi izan dute batez ere. Egun hauetan, ez sinesteko moduko adierazpenak entzun ditugu katalanok, hala nola Belloch ministro ohiarenak, alderatu egin baititu ETA eta PSC gerrako hizkeraz mintzatuta.

Urteetan entzun izan duzue behin indarkeria amaituta zilegi izango zela edozer defendatzea. Esaldi hori behin eta berriro erabili izan dute, hitzemateko ETA desegiten zen egunean zilegi izango zela edozer, edozein jarrera politiko defendatzea, baita independentzia ere. Baina gezurra zen.

Orain, bortizki mehatxatzen gaituztela ari gara ikusten katalanok, eta erabakitzeko eskubidea ukatzen digutela. Hainbat frontetatik baina irmoki. Eta, egoera halakoa izanda, xehetasun esanguratsua da Herrira-ren kasua. Baita hemen ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.