martxelo otamendi
Enbaxada bila

Presoen auzia, lehen lerroan

2013ko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun
Beste behin eman diguzue katalanek elkartasun ikastaldia. Atzo Bilbon presoen alde egin zen manifestazio handiarekin bat egin zuten hainbat eragile katalanek, askotariko zerrenda osatuta, ostegunean plazaratu zuten agirian garbi gelditu zen bezala. Lehenagotik nahiko beteta daukagun zorraren zorroan beste puska bat jarri duzue oraingoan ere.

Kalifikatiboak bukatzen ari zaizkigu kazetari batzuei, atzo Bilbon bildu zen jendetza ikaragarriaren neurria izendatzeko. Gure herriko egutegi politikoan, klasiko bat bihurtu da urtarril hasierako elkarretaratze hau, klasikoek duten on eta txarrarekin. Euskal preso politikoen alde urtean egiten den ekitaldi nagusia da, gero eta atxikimendu gehiago jasotzen ari dena, komunikabideetan gero eta oihartzun zabalagoa daukana. Baina, era berean, tope batera iritsi dena. Ez dago batere mugimendurik preso politikoen esparruan, nahiz urtebete pasatu den 2011ko urriaren 20an ETAk borroka armatua utzi zuela iragarri zuenetik. Ezer ez da mugitu. Eroso dago Espainiako Gobernua, ez duelako presio nahikorik sentitzen egoera desblokeatzeko urratsak egiteko; eta indar korrelazioa aldatu ezean, betikotu egin liteke erosotasun horretan Raxoi. Areago Hollande.

Aldeak alde, trantsizio garaiko giroa berreskuratu, birsortu egin beharko dugu, orain arte presoen auzian isilik eta geldi daudenak aldarri horretara bildu eta aktibatzeko. Denbora luzea pasatu da trantsiziotik, eta gauza asko gertatu dira; baina berriro saiatu beharra dago.

Bide horretan, garrantzitsua da martxoan Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiko Areto Handiak Parot legeari buruz hartu beharko duen behin betiko erabakia. Arau hori jasan duten dozenaka presoen aldekoa bada, eragina eduki beharko luke espetxe politikan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.