Ainize Madariaga

Polimiliak

2024ko ekainaren 2a
05:00
Entzun

Garagar-kafearen beha gara, kalakan ari. Kafeinak hainbati eragin ditzakeen kalteak ez dakartzala garagarrak; pizgarria bai badela, baina bihotz-taupada-zalutzerik eragin gabe. Solas hori darabilgula barratik hurran, osatzen dugun parea hautsi du gizon betaurrekodunak. «A, anitz praktikatzen duzue lengoaia hau? Euskara dea?». Kirola praktikatzea bezala, hautuzkoa balitz bezala, alternatibarik bagenu bezala, à la carte. Galdera batez erantzun diogu: «Turismoa praktikatzen duzu?». Baietz, frantsesa dela bera, mugakoa, han nederlanderaz mintzo direla, gurasoek egiten ziotela, baina ahantzia duela eta desagertzen ari dela: «C’est dommage» (domaia da). Nostalgiaz estali du tragedia. Rodrigez Carnota soziolinguistak deskribatzen duena pairatzen du: onarpen sozialaren izenean mimetismoz hizkuntza hegemonikoa hautatu izanak kanpo-bakea ekarri badio ere, barne-bakerik gabe bizi da, konflikto linguistikoak baitirau bere baitan. Praktikatzean guhauren izanaren zauriak milikatzen ari gara. Militante izatea milikaria izatea baita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.